Pinturas Arrate - Zerbitzuak - Karrozeriarako pintura, Industri prozesuak, Gehigarriak

Karrozeriarako pintura, Industri prozesuak, Gehigarriak

   
 

ZERBITZUAK

PINTURAS ARRATE, S.L. enpresak merkataritza, logistika eta prestakuntzako egitura du, bezeroei geuk merkaturatu eta banatzen ditugun produktuak aplikatzeko prozesuan lagundu eta prestatzeko prestatuta dagoena.

Horretarako, oinarrizko 4 zerbitzu hauek jartzen ditugu bezeroen eskura:

1. BEZEROARENTZAKO ARRETA

PINTURAS ARRATE, S.L. enpresak azken teknologiako tresna guztiak jarri ditu bezeroen eskura, merkataritza-harreman tekniko arina lortzeko, bezeroek, eguneroko lanetan beraien ondoan gaituztela eta gure aholkua jasotzen dutela senti dezaten.

2. BANAKETAREN LOGISTIKA

PINTURAS ARRATE, S.L. enpresak banaketa-ibilgailuak dauzka, pintura-prozesuen osagai guztiak helmugan garaiz eta behar direnean egon daitezen. Aldez aurretik ezarritako ibilbide finkoei eta malgutasunari esker, gure zerbitzua BIKAINA da.

3. TEKNIKARI APLIKATZAILEA

Gure bezeroek beribilen pintura konpontzeko prozesuetan gure produktuak aplikatzerakoan ERRENTAGARRITASUNik handiena lor dezaten, PINTURAS ARRATE, S.L.-k teknikari aplikatzaile diren espezialistak jartzen ditu haien eskura. Teknikari horiek gure produktuak aplikatzeko teknikan sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko prestatuta daude.

4. PRESTAKUNTZA

PINTURAS ARRATE, S.L.-k, hornitzaileekin elkarlanean, prestakuntza-ikastaroak antolatu ohi ditu. Ikastaro horiek jatorrizko etxeetan nahiz gure instalazioetan ematen dira, baita bezeroaren etxean ere, gure bezeroei gure produktuen etengabeko berrikuntzaren eta garapenaren berri emateko modurik onena baita.