Pinturas Arrate - Gehigarriak - Karrozeriarako pintura, Industri prozesuak, Gehigarriak

Karrozeriarako pintura, Industri prozesuak, Gehigarriak

   
 

GEHIGARRIAK

Kolorea konpontzeko prozesu berritzaileenak aplikatzeko behar diren osagarri-sorta osatzeko, PINTURAS ARRATE, S.L. enpresak, Gehigarrien markarik onenak dauzka:

3M

3M (Minnesota Mining and Manufacturing Company konpainiaren laburdura), Automobilgintzarako konponbideak ikertzen, garatzen, manufakturatzen eta merkaturatzen diharduen konpainia da. Gure plataforma teknologiko ahaltsuek produktu berriak eskaintzen dituzte. Produktu horiek esperientzia egiaztatua eta ibilgailuen kolorea konpontzeko prozesuentzat konponbiderik onenak dituzte. 3M Automotive-ren negozioa ISO/TS16949: 2009 ziurtagiria du eta horren kide estrategiko garenez, gure produktuak eta zerbitzuak automobilgintzako bezeroen beharretara egokitzen ditugu.

SAGOLA

Pintatzeko pistolak fabrikatzen dituen enpresa da SAGOLA. Produktu eta konponbide berriak garatzeaz arduratzen da , pintaketa-profesionalen lagungarri izateko. Lan hori 2014ko katalogo berrietan agertzen da, zeinetan hainbat sektoretako profesionalentzat sortu ditugun konponbide-sorta erakusten dugun. Aitzindariak izan ginen ingurumenari buruzko arautegi zorrotzak betetzen, hala nola, Kaliforniako (AEB) SCAQMD agentziaren 1151. Hortaz, gure produktuek arau guztiak betetzen dituzte: CE, ATEX, IP54...

FESTOOL

Festool automobilgintzarako sistemen hornitzailea da. Goi-kalitateko tresnen fabrikatzaile garenez,automobilen xafla eta pintura tailerrekin eta automobilen fabrikatzaileekin batera gainazalen kalitate bikaina lortzeko bidea ibiltzea da gure helburua. Festool-ek tresna elektrikoak eta pneumatikoak eskaintzen ditu, baita horiei dagozkien osagarriak eta kontsumigarriak, xurgatzeko sistema finkoak eta mugikorrak eta lanpostuko ekipamenduak ere, horiek guztiak behar izango diren aplikazioetara egokituta.